Amigos de los Árboles Viejos / Zuhaitz Zaharren Lagunak


Zuhaitz Zaharren Lagunak Naturaren babesaz kezkaturik dagoen gobernuz kanpoko erakunde bat da. Haren helburu nagusia da zuhaitz zaharrak eta horiekin loturik dagoen aniztasun biologikoa kontserbatzea. Nafarroan eta Espainiaren iparraldeko beste eskualde batzuetan ezarrita dago 2005etik. Eskarmentu handiko profesional talde batek osaturik dago, zuhaitz zaharrekin lotutako talde biologikoen kontserbazioan espezializaturik dagoena: intsektu saproxilikoak, txoriak, saguzaharrak, zuhaitzetako ugaztunak, briofitoak, likenak, onddoak eta, oro har, balio ekologiko handia duten oihanen eta zuhaitzen kudeaketa.  Elkartea sortu zenetik egindako lana material tekniko zehatza prestatzera bideratu da, batez ere zuhaitz zaharren kontserbazioari buruzkoa da, eta beti ere dibulgazioaren garrantzia azpimarratuz.

 

AAV



VETree proiektuan duten eginkizuna

ZZL 6. lan moduluaz arduratzen da: zabalkundea. ZZLek komunikazio arloa koordinatzen du prentsaren, sare sozialen eta artikulu dibulgatzaile eta zientifikoen bidez.
ZZLek gainerako lan taldeetan ere parte hartzen du, hala nola material espezializatuak ekartzen ditu, eta ikastaro pilotuko emaitzen arrakasta bermatze aldera horko trebetasunen garapenaren jarraipena egiten du. ZZLek Espainian sustatzen du proiektua eta hau bukatu bezain laster, ahal duen guztia eginen du proiektuko emaitzei eta materialei etekin egokia atera dakien.

Webgunea: www.arbolesviejos.org/

Harremanetarako pertsonak:
Susana Cárcamo: susana@arbolesviejos.org
Ana Narvaiza: ana.narvaiza@hotmail.com
Mikel Belasko: mbelasko@gmail.com

Helbidea:
Amigos de los árboles viejos / Zuhaitz zaharren lagunak
Zumedia 8
31174 Etxauri (Nafarroa)
Espainia