Search results

  • ...

       

    Veteran fruit trees EUS

    Galdetegi laburtua: Fruta-arbola beteranoak. Erantzun batzuk bideo honetan aurki daitezke.

    ...

  • ...Training videos   VETree prestakuntzarako materialak sendotzeko hainbat bideo grabatu dira, bakarrik edo ikasgela batean ikus daitekeena. Bideo bakoitza osatzen da galdetegi labur batekin, ikasi duzuna neurtuko duena. Bideoak jaitsi daitezke eta offlinen ikusi.   Zuhaitz zaharren adaburua murrizteko teknikak Zuhaitz zaharren inguruan soilguneak sortzea Zuhaitz zaharraren ondoko lurraren garrantzia Arriskuen kudeaketa sen onarekin Egur hilaren habitata sortzen Fruta-arbola zaharren kudeaketa Zuhaitz motz beteranoen kudeaketa haien mozketa ziklo erregularrean   What to assess in trees before considering management options? (lecture by David Lonsdale, ingelesez) Aging processes in trees, with special reference to beech and oak (lecture by David Lonsdale, ingelesez) ...

  • ...Wood pasture Romania  Securing the Future for Veteran Trees across Europe   Preliminary programme   9.30 AM   Registration of participants - coffee/tea 10 AM     Conference start Welcome by the Governor of the County of Västra Götaland (to be confirmed) Presentation of the VETree project (Vikki Bengtsson, Pro Natura) European perspective on the importance of veteran trees (Ted Green, Ancient Tree Forum, UK) Cultural and historical value of veteran trees (Dr. Håkan Slotte, Swedish National Heritage Board) Biodiversity value of veteran trees (Claes Svedlindh, Director of Nature Conservation, County Administrative Board of Östergötland) 12 AM     Lunch 1 PM       Conference continued How are veteran trees protected in Sweden - Action plan, Natura 2000 habitats and Biotope protection legislation (Hasse Berglund, Environmental Protection Agency) (to be confirmed) Specialist management demands skilled tree workers - a European perspective (Tomislav Vitkovic, President (ret'd) of the European Arboricultural Council, Croatia) LONA "Värna Skyddsvärda Träd" project - veteran trees in urban environments (Linda Ternström, HUT and Jörgen Nilsson, Trollhättan kommun) How can we protect veteran trees across Europe? (EU representative) (to be confirmed) Summing up of the day: how do we take everything forward? (Urban Emanuelsson, Centre for Biodiversity) (to be confirmed) 3.45 PM  Field visit to Västra Tunhem - veteran oak trees and management issues 6 PM       Evening buffet and after dinner speaker (to be confirmed) - Scandic Swania Hotel, Trollhätan...

  • ...VETree   Ongi etorriak  VETree proiektuaren webgunera.VETree akronimo bat da honako hau esan nahi duena: 'Vocational Education and Training on Veteran Trees'  (Zuhaitz zaharren kudeaketari buruzko Lan Heziketa). Bost elkarte batu dira europar proiektu hau sortzeko eta garatzeko 2012ko azarotik 2014ko urria bitartean. Proiektuaren helburua da Europa osorako zuhaitz zaharren kudeaketarako kalitatezko formazio programa bat sortzea. Formakuntza programak oinarrizko zein aurreratutako materialak izanen ditu, hala nola formakuntzarako tresnak eta online tutoritza, bideoak...  Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan proiektuaren koordinatzailearekin, Inverde, edo beste erakundeekin.   home  ...

  • ...Using VETree Training material – things you should know   The VETree training foundation course material is freely available for you to use in its entirety, without modification. It has been developed between 2012 and 2014 and has been thoroughly tested in five different countries (UK, Sweden, Romania, Spain and Belgium).  A panel of experts checked all the material including David Lonsdale, the editor of ‘Ancient and other veteran trees: further guidance on management’ who has extensive experience of tree physiology, decay and biomechanics. We therefore encourage you not to modify the material in any way. In addition, many of the photographs and illustrations have been given or purchased on the basis that they are only used in VETree branded course material. This means that if you modify the course in any way, you may not have the rights to use the photographs or illustrations. This may result in a prosecution if you do choose to use the material out of the original context. If you do feel a strong need to modify the material or have any other question regarding the training material, then please contact the VETree partner in your country, in the first instance, to check the specific conditions.   Material guztia jaitsi eta erabil daiteke askatasun oso lizentzia honen arabera, kontrakoa espresuki adierazten ez bada: This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NoDerivatives 4.0 International License....

  • ...e-learning   Zer da zuhaitz beterano bat? Irakurri ezazu hemen!   Ikusi gure bideoak eta neurtu zer dakizun zuhaitz beteranoei buruz.   Egiaztatu dida batean zuhaitz beteranoei buruz dakizuna galdetegi honekin.  

    Summary quiz EUS

    Galdetegi honetan bideo guztiak laburbildu dira. Bideo bakoitzaren ondoren ageri diren galdetegi laburrek osaturik dago.

    ...

  • ...Progresul Silvic “Progresul Silvic” elkarteak 2002 tik aurrera irabazirik gabeko erakundearen izaera dauka. Basogintzan, ingurumenaren babesan eta bioaniztasunaren kontserbazio lanetan ari da. Guztira 57 kide dira, horietako gehienak ingeniariak, irakasleak edo natur zientzietan adituak.Basogintzan,  PSko kideek parte hartu dute hainbat elkartruke profesionaletan beste herrialde batzuetan. Esate baterako, Forestry Association of Thuringia elkarteko ingeniariekin elkarlanean aritu dira Errumanian eta Thuringian. Era berean "Forest management in Europe” konferentzian parte hartu zuten 2006. urtean. PSko adituek bat egiten dute urtero "Month of planting trees" ekintzan, Sibiu hiriko eskoletako ikasleekin batera zuhaitz-landareak landatuz. Horretaz gain basoaren garbiketan laguntzen dute eta basoan barreneko ibilaldiak antolatzen dituzte. 2010. urtean  SP elkarteak kontratua sinatu zuen Errumaniako Basoetarako eta Ingurumenerako Ministroarekin Natura 2000 Sareko bi tokirekin loturik: ROSCI10227 Sighisoara-Tarnava Mare ROSPA0099 Hartibaciu. Bien artean 250.000 ha egiten dute. Bi lekune hauek kudeatzeko PSk antolatu behar izan zuen bere egitura 15 basozainekin eta basogintzan, biologian eta GISetan aditu den pertsona batekin...    PS   VETree proiektuan duen eginkizuna 'Progresul Silvic' arduratzen da 3. lan moduluaz, bi tailer pilotu antolatuz, bata Errumanian eta bestea Belgikan. Bi tailer hauek esanahi handikoak izanen dira zuhaitz zaharren kudeaketan trebatzeko egun bateko ikastaroen egokitasuna frogatzeko eta hobetzeko. 'Progresul Silvic' ere gainerako lan moduluetan arituko da, Errumaniako ikuspuntua ekarriaz, eta ziurtatuz zabaltzen diren materialak bat datozela proiektuaren beharrekin. Proiektu hau bukatu bezain laster, ahal duen guztia eginen dute Errumanian proiektuko emaitzei eta materialei etekin egokia atera dakien.Webgunea:  http://progresulsilvic.ro/Harremanetarako pertsonak:Marius Ureche: mariusureche@yahoo.comHelbidea:PROGRESUL SILVICstr. Calea Dumbravii nr. 140550399 Sibiu,Errumania...

  • ...Estekak   Organisations www.ecotransilvania.ro/ (RO) www.rosdrevo.ru (RU) www.natuurenbos.be (Agentschap voor Natuur en Bos, NL) www.inbo.be (Instituut voor Natuur en Bosonderzoek, NL, EN) www.wereldboom.org (NL) www.dendrologie.be (Belgische Dendrologische Vereniging, NL, FR) www.kvdv.info (Koninklijke Vlaamse Dendrologische Vereniging, NL) www.dendrologie.nl (Nederlandse Dendrologische Vereniging, NL) www.baas-isa.be (Belgian Arborist Associations, NL, FR) www.onroerenderfgoed.be (Agentschap Onroerend Erfgoed, NL) www.arbres.org (Arbres Remarquables: Bilan, Recherche, Études et Sauvegarde, FR) www.felixrodriguezdelafuente.com/ArbolesSingulares.aspx (Fundación Félix Rodríguez de la Fuente, ES) amicsarbres.blogspot.com (Amics Arbres – Arbres Amics, CATALAN) www.aearboricultura.org (Asociación Española de Arboricultura, ES) http://www.sombra-verde.blogspot.be (Blog, PRT) http://gigantesdafloresta.blogspot.com (Blog, PRT)   Veteran tree databases www.ancient-tree-hunt.org.uk (EN) www.monumentaltrees.com (EN, FR, NL, DE, ES) http://bomen-inventaris.irisnet.be (Inventaris van het Natuurlijk Erfgoed in Brussel, NL, FR) www.amorteira.org (Árboles singulares del Bierzo, ES) Árboles viejos y Árboles singulars de Pamplona (ES) Monumentos Naturales de Navarra (ES) Árboles singulares de Aragón (ES) Inventario de árboles y arboledas singulares de Andalucía (ES) Árboles singulares del País Vasco (ES, EUSK) Árboles monumentales de Valencia (ES, CATALAN) Árboles monumentales y sigulares de Cataluña (CATALAN, ES, EN, FR) Árboles singulares de Castilla y León (ES)   Forests/Parks/Nature reserves www.rezervatia-breite.ro/ (Breite Natural Reserve, RO, EN, DE)...

  • ...Zer da zuhaitz beterano bat?   Zuhaitz beterano bat zer den galdetuko bagenie 10 laguni, beharbada 10 definizio desberdin lortuko genituzke, eta horietan guztietan egiaren zati bat izanen litzateke. Zuhaitz beterano baten definizioa ez da bakarra. Jende askok zuhaitzaren adin kronologikoari begiratzen dio bereziki, baina ezinezkoa da  adin muga zehatz bat ezartzea, espezietik espeziera aldaketa franko ematen direlako: 150 urteko urkia zaharra da, baina adin bereko haritza gaztea da oraindik. Adinari begira egon beharrean, hobe da zuhaitzaren ezaugarriak behatzea: hutsarteak, zuloak, usteltzen ari den zura edo itxura korapilatsua eta makurra. Zuhaitzaren aurrekari historikoak eta kulturalak beste seinale bat izan daiteke. Kvilleken Aipatu berri dugun “adinaren definizioarekin” oso loturik dago “bizi-aroaren definizioa”. Jende gehiena ohitua dago zuhaitz gaztea eta zuhaitz heldua esapideetara. Baina askotan ahazten zaigu zuhaitzaren bizitza ez dela bat-batean amaitzen goieneko tamainara iristen denean. Zuhaitza poliki zahartzen da, indar pixka bat galtzen du, hainbat adar kentzen ditu eta tamaina murrizten du. Egia esatera, zahartzaroa edo heldutasunaren ondorengo aro hau, zuhaitzaren bizitzaren arorik luzeena izan daiteke, hau erabat zehaztea zaila bada ere. Tree life cyle Baina zuhaitz batek ez du izan behar oso zaharra zuhaitz beterano baten ezaugarriak erakusteko. Ingurumenaren eraginez edo kalte naturalen edo kudeaketa aktiboaren eraginez, zuhaitz batek zahartzaroari dagozkion ezaugarriak erakusten has daiteke askoz ere gazteagoa denean.  Zuhaitz horiek ez dira zaharrak, baina beteranoak dira zalantzarik  gabe. Hau da, beraz, egun zabalduena dagoen definizioa: zuhaitz beteranoa da, haren adin kronologikoa alde batera utzita, zuhaitz zaharren ezaugarri nabarmenak dituena. “Zuhaitz zaharra” esapidea urte askotako zuhaitzei dagokie zehatz-mehatz (Lonsdale, 2014). Zuhaitz zahar baten ezaugarriak honako hauek izan daitezke: usteltzen ari den zura enborrean, adarretan edo sustraietan; onddoen gorputz fruitu-emaileak, zuloak eta adaburuaren murrizketa naturala,  zeina emeki-emeki txikiagoa egiten den. Ezaugarri hauek ez dute esan nahi zuhaitza hil urren dagoenik. Izan ere, zuhaitz beterano batek bizirik eta osasuntsu eman ditzake hamarkadak eta are mendeak ere; eta hiltzen ari diren zuhaitz beteranoek oraindik hainbat hamarkadatan iraun dezakete. veteran characteristics Gainera, zuhaitzak interesgarriak izan daitezke haien esanahi historikoagatik, ez bakarrik haien adinagatik. Iraganeko paisaiaren kudeaketaren berri ematen digute, eta loturik egon daitezke pertsona edo gertaera zehatz batekin, edota gizakiok diseinatutako paisaia baten parte izan daitezke. Ikas ezazu gisa honetako zuhaitz ordezkaezinak balioesten eta estimatzen haien aurrean zaudenean!    


    ...

  • ...VETree proiektua   Proiektuaren aurrekariak Zuhaitz zaharrek, zuloz eta egur eihartuz beterik haien bizitza naturalaren bukaerara iristen direnean, balio ekologiko eta historiko handia dute eta horregatik kudeaketa berezia eskatzen dute. Zuhaitz zaharren balio ekologikoa Natura 2000 Sareko hainbat habitatetan hartzen duten berezko garrantzian isladatzen da, eta baita ere aipatu sareko babestutako hainbat espezieren bizilekua direlako. Mendeak behar direnez zuhaitz zaharrak ordezkatzeko, funtsezkoa da orain ditugunak era egokian kudeatzea haien bizitza luzatuz, gutxienez zuhaitzen belaunaldi berri batek bi belaunaldien arteko jauzia bete arte. Azken mendeotan ekonomian, nekazaritzan eta basogintzan gertatu den etengabeko garapenak aldaketa drastikoa ekarri du lurraren erabileran. Nekazaritza eremuan, miloika zuhaitz lepatu abandonatu dira, mendeetan horrela aktiboki kudeatu eta gero, bai egurketarako eta baita hosto-bazkarako ere. Orain lepatzen ez diren zuhaitz horiek, bigarren mailako basoetan murgildurik geratzen dira edo kendu egiten dira nekazaritza-efizientziaren izenean. Prozesu hau oraindik ematen da (maiz Europako Batasunaren nekazaritzako dirulaguntzekin) Europako hainbat herrialdetan (esate baterako, Espainian eta Errumanian, proiektuan parte hartzen duten bi herrialde aipatzeagatik). Hiriguneetan zuhaitz zaharrak kaltetu edo botatzen dira segurtasunaren aitzakiarekin. Prozesu horiek guztiek zuhaitz zaharren ekosistemen galera lazgarria eragin dute Europa osoan eta, ondorioz, baita haien kudeaketarako trebetasunen eta ezagutzaren galera ere. Zuhaitz zaharren kudeatzaileek erronka berriei aurre egin behar die: zuhaitz lepatuek ez dute aurrekari historikorik (beti kudeatuak izan ziren gutxi gorabehera erregularrak ziren zikloetan) eta egun zuhaitzak segurtasun ikuspegi estu batetik begiratu behar direnez, zuhaitz zaharrak inausteko beharra eragiten da, adarrak era natural batean galtzen utzi beharrean. Azken urteotan, Ancient Tree Forum erakundeak lan handia burutu du ezagutza biltzen eta zuhaitz zaharren kudeaketan esperimentatzen, horren ondorioz kudeaketarako teknika berriak garatu eta probatu egin dira. Proiektu honen helburua da beste herrialde batzuetan ikaste prozesua erraztea, aurretik egindako hutsak ebitatuz eta zuhaitz zahar ale berezi bat ere galdu gabe. Zuhaitzen kudeatzaileek, jabeek, ekologoek... denek adierazi dute, ATFek antolatutako bisitetan, zuhaitz zaharren kudeaketan formatzeko duten beharra, bai Erresuma Batuan eta baita Europako beste herrialdeetan. Proiektuko gainerako bazkideek ere sumatu dituzte antzeko beharrak haiek garatutako formazio ekintzetan edo arbolazaintzan emandako aholkularitzan. Isolatutako behar hauek ekimen txikiak sorrarazi dituzte Europan, baina garbi dago kudeatzeko teknika aurreratuak eta berritzaileak bildu egin behar direla, prest erabiltzeko egonen diren formakuntzarako materialak ere sortu egin behar direla, eta  Europan formakuntza ikastaroak antolatu egin behar direla.   Proiektuaren helburu orokorra. Proiektu honen helburu orokorra da zuhaitz zaharren kudeaketari buruzko ezagutza zabaltzea, ahalik eta modu eraginkorrean. Bidea aurkitu behar da kudeaketarako teknika berriak irits daitezen zuhaitz zaharren kudeaketan interesaturik dauden eragile guztiengana: jabeak, nekazariak, basozainak, ekologoak, aholkulariak, arbolazainak eta zuhaitz-kudeatzaileak (pribatuak zein publikoak). Zeharreko eta bigarren mailako helburua izanen lirateke hainbat gatazka politikoren inguruan sentsibilizazioa areagotzea  (adibidez, nekazaritza politika eta zuhaitz zaharren babesa kontrajartzea), horretarako legegileak kontzientziatuz (herrialde zein Europa mailan) zuhaitz zaharren balio handiarekin eta horiek mehatxatzen dituzten gertaerekin.     Helburu hauek lortzeko gure hartzaile zuzenak formatzaileak dira (arbolazaintzan, ekologian, nekazaritzan...). Gure bost herrialdeetan zuhaitz zaharren kudeaketan 15 edo 20 formatzaile prestatuz gero, eta haien eskuetan ikastaroko formakuntzarako materiala utziz gero (aurkezpenak, bideoak, hainbat kasuren azterketak, eskuliburuak...), aipatu formatzaileak egun osoko formakuntza ikastaro independenteak (oinarrizko maila zuhaitz zaharren kudeaketan) antolatzeko gauza izanen dira. Egun bateko ikastaro hauek txerta daitezke aurretik prestatutako formakuntza programetan edo ikastaro independente bezala antola daitezke (adibidez, nekazaientzat edo jabeentzat). Lan egiteko metodo honek biderkatu eginen du gure esfortzua eta askoz ere jende gehiagorengana iristea ahalbidetuko du. Horrela ere ziurtatu egiten da proiektuaren emaitzek denboran iraunen dutela. Formakuntza ikastaroak hartzaileen beharrei benetan erantzuten diela bermatzeko, edukia formakuntza ikastaro pilotuetan frogatuko da “inportatzaileak” diren herrialde bazkideetan (Belgika eta Errumania).   Proiektuaren helburu zehatza. Formatzaileak zuhaitz zaharren kudeaketan maila aurreratuago batean prestatuak izanen dira hiru egun iraunen duen eta heziketa-osagai bat izanen duen ikastaro batean.  Maila jasoagoa izanen denez, ikastaro honek erantzun leizaieke herrialde bazkide exportatzaileek (Erresuma Batua, Suedia eta Espainia) dituzten beharrei, nahiz eta horiek baduten berez oinarrizko maila bat zuhaitz zaharren kudeaketan.  Formatzaileek eskura izanen dute material tekniko zehatza (eskuliburuak, hainbat kasu praktikoren azterketa...) eta norberaren hizkuntzan pret erabiltzeko materiala. Webgune baten bidez lagunduko zaie. Hor izanen dituzte e-learning oinarrizko tresnak, bideoak eta espezialistekin harremanetan jartzeko tutoritza sistema bat (proiektua baino lehen eta proiektua eta gero). Webgune honek hasiera emanen dio Europako Zuhaitz Zaharren Sareari (European Veteran Tree Network) (informala izanen bada ere eta 5 herrialde bazkideetan), non zuhaitz zaharren kudeaketari buruzko ezagutzaren trukaketa bultzatuko den.   Proiektuak iraun duen bitartean formaziorako materialak frogatu egin dira hainbat ikastaro  piloturen bidez: 2013ko bukaeran Oinarrizko ikastaroaren saio pilotuak izan ziren, eta Ikastaro Aurreratuko saio pilotuak –hezitzaileak prestatzeko-, berriz, 2014ko udaberrian eta udan. Oinarrizko ikastaroa Hezitzaileak formatzeko ikastaro aurreratua ...