Progresul Silvic
“Progresul Silvic” elkarteak 2002 tik aurrera irabazirik gabeko erakundearen izaera dauka. Basogintzan, ingurumenaren babesan eta bioaniztasunaren kontserbazio lanetan ari da. Guztira 57 kide dira, horietako gehienak ingeniariak, irakasleak edo natur zientzietan adituak.
Basogintzan, PSko kideek parte hartu dute hainbat elkartruke profesionaletan beste herrialde batzuetan. Esate baterako, Forestry Association of Thuringia elkarteko ingeniariekin elkarlanean aritu dira Errumanian eta Thuringian. Era berean "Forest management in Europe” konferentzian parte hartu zuten 2006. urtean. PSko adituek bat egiten dute urtero "Month of planting trees" ekintzan, Sibiu hiriko eskoletako ikasleekin batera zuhaitz-landareak landatuz. Horretaz gain basoaren garbiketan laguntzen dute eta basoan barreneko ibilaldiak antolatzen dituzte.
2010. urtean SP elkarteak kontratua sinatu zuen Errumaniako Basoetarako eta Ingurumenerako Ministroarekin Natura 2000 Sareko bi tokirekin loturik: ROSCI10227 Sighisoara-Tarnava Mare ROSPA0099 Hartibaciu. Bien artean 250.000 ha egiten dute. Bi lekune hauek kudeatzeko PSk antolatu behar izan zuen bere egitura 15 basozainekin eta basogintzan, biologian eta GISetan aditu den pertsona batekin...
VETree proiektuan duen eginkizuna
'Progresul Silvic' arduratzen da 3. lan moduluaz, bi tailer pilotu antolatuz, bata Errumanian eta bestea Belgikan. Bi tailer hauek esanahi handikoak izanen dira zuhaitz zaharren kudeaketan trebatzeko egun bateko ikastaroen egokitasuna frogatzeko eta hobetzeko. 'Progresul Silvic' ere gainerako lan moduluetan arituko da, Errumaniako ikuspuntua ekarriaz, eta ziurtatuz zabaltzen diren materialak bat datozela proiektuaren beharrekin.
Proiektu hau bukatu bezain laster, ahal duen guztia eginen dute Errumanian proiektuko emaitzei eta materialei etekin egokia atera dakien.
Webgunea: http://progresulsilvic.ro/
Harremanetarako pertsonak:
Marius Ureche: mariusureche@yahoo.com
Helbidea:
PROGRESUL SILVIC
str. Calea Dumbravii nr. 140
550399 Sibiu,
Errumania