Ancient Tree Forum


ATF lagun talde bat bezala hasi zen. Gustora egoten ziren zuhaitz zaharren azpian haiei buruz eztabaidan. Ofizialki 1998. urtean eratu zen, enpresa bezala erregistratua dago eta baita ere irabazirik gabeko elkarte bezala. Urtean bi bilkura egiten dute oihanean, eta bi egunetako eztabaidagune bat urtean behin. Azken honetara era askotako jendea biltzen da: arbolazainak, biologoak, historialariak, aholkulariak, eta erakunde publikoetako langileak. Hainbat foileto argitaratu dituzte eta 2013an liburu bat argitaratu dute zuhaitz zaharren kudeaketari buruz. ATF elkar harturik ari da beste erakunde batzuekin, gobernukoak zein gobernuz kanpokoak, beti ere Erresuma Batuko zuhaitz zaharrak gal ez daitezen helburu garbiarekin. Enpresa plana burutu zuten 2011n eta beste bat 2012an. Erakunde handitze aldera finantziazioaren bila ari dira aktiboki.  Tokian tokiko taldeak eratu dira Erresuma Batuko hainbat eskualdetan eta  lantaldeko pertsona bat ari da VETree proiektuan.

 

ATF


VETree proiektuan duten eginkizuna.

ATF arduratzen da 5. lan moduluaz: “Formatzailearen Prestakuntza” ikastaroak. Horiek Erresuma Batuan, Suedian eta Espainian eginen dira. ATFek Erresuma Batuan garatu ditu zuhaitz zaharren kudeaketari buruzko ezagutza, trebetasunak eta teknika gehienak. ATFek koordinatzen du tailerrekin zer ikusia duten puntu guztiak: noiz ematen diren, haien sustapena eta informazioa..
ATFek beste lan moduluetan ere parte hartzen du, hala nola material espezializatuak ekartzen ditu, eta ikastaro pilotuko emaitzen arrakasta bermatzeko horko trebetasunen garapenaren jarraipena egiten du. ATFek  Erresuma Batuan sustatzen du proiektua eta hau bukatu bezain laster, proiektuko materialei probetxua aterako die.

Página web: www.ancient-tree-forum.org.uk

Persona de contacto:
Helen Read: Helen.Read@Ancienttreeforum.co.uk

Dirección:
Ancient Tree Forum
c/o Woodland Trust
Kempton Way
Grantham
NG31 6LL
Reino Unido