Pro Natura


Pro Natura ikerketarako eta aholkularitzarako enpresa kooperatiba bat da, 80ko hamarkadaren bukaeran sortua. Pro Natura batez ere lanean ari da naturaren kontserbazioan, eta eskarmentu handia dauka lurreko ekologiaren arlo gehienetan. Langile guztiek badute formakuntza ekologikoa eta bakoitza alor jakin batean espezializatu da. Horien artean, Suediako zuhaitz zaharren kudeaketan aditu bat daukate. Itzulpenetan, diseinuan eta maketazioan trebatuak diren langileak ere badituzte. Pro Naturak lan heziketarako zerbitzuekin batera lan egiten du zuhaitz zaharren arloan, espezieen identifikazioan eta Suediako eta Europako beste herrialdeetako habitaten kudeaketan. Horretaz gain, inbentarioak, jarraipenak, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioak eta kudeaketa planak ere egiten dituzte.  Garatzen duten lanik handiena Suedian bertan egiten dute, baina arituak dira Herrialde Baltikoetan, Errusian eta Erresuma Batuan ere.

 

PN


Proyecto VETreen duten eginkizuna

VETree proiektuan, Pro Natura sustatzailea da eta arduratzen da proiektuaren aurrekontuaz eta betearazpenaz Suediako Agentzia Nazioalaren aurrean. Pro Naturak harreman estua dauka Inverderekin, proiektuaren koordinatzailearekin. Pro Naturak 2. eta 3. lan moduluak koordinatzen ditu: ikastaroko materialaren bilketa eta prestaketa. Pro Naturak, gainera, parte hartzen du proiektuko beste arloetan, batez ere eskarmentua duen horietan: formakuntza eta zuhaitz zaharren gaineko ikastaroetan, ziurtatuz berrikuntzen transferentzia  bat datorrela helburuekin.  
Pro Natura arduratuko da proiektuaren emaitzen aprobetxamenduaz eta jasangarritasunaz Suedian eta hori ziurtatzeko Swedish Environmental Protection Agencyrekin batera arituko da.

Webgunea: www.pro-natura.net

Harremanetarako lagunak:
Vikki Bengtsson: vikki.bengtsson@pro-natura.net
Ola Bengtsson: ola.bengtsson@pro-natura.net

Helbidea:
Pro Natura
Träringen 66
41679 Göteborg
Suedia